Nor gara

Malerreka Common Zerbitzuak, aurrerantzean MC_Z, Malerrekako mikrokooperatiba bat da, Bidasoako Eskualdean gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko. Ekonomia zuzen, solidario eta berde berri baten printzipioei jarraitzen diegu, pertsonak erdigunean jarriz.

Elgorriagan gaude, Malerreka bailaran. Gure lan-eremu nagusia Bidasoa Eskualdean dago, Nafarro iparraldean, Gipuzkoan eta Lapurdin.

Zerbitzuak

Gure zerbitzuak eta lan-eremuak honako hauen inguruan egituratzen dira: Ekonomia zirkularraren aukeren inguruan, kontserbatu eta lehengoratu behar diren landa- eta hiri- espazioak kudeatu eta mantentzearen inguruan, eta lehen sektoreari, elikagai-sistemari eta herri-eremuen aprobetxamenduari lotutako ekimenak sortzeko aukeren inguruan.

Gure inguruan dagoen arazo bikoitzari aurre egiteko lan egiten dugu: baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea eta laneratzea, eta ekonomia berriak sortzea tokiko baliabideak kudeatu.

Ingurunea eta lankidetza

Landa-ingurunetik egiten dugu, gure herritik, bertze landa-enpresa batzuekin lankidetzan, udalen, toki-erakundeen, enpresen eta partikularren eskariari erantzungo dioten kalitatezko zerbitzuak eskainiz.

Ibilbide luzeko enpresekin lan egiten dugu:

  •  Lorezaintza jasangarriaren diseinuan espezializatutako enpresa.
  •  Bideak mantentzeko eta indusketak egiteko lanetan espezializatutako enpresa.

Ekonomia-, gizarte- eta hezkuntza-erakundeekin ere lan egiten dugu.

Haratago begiratzen dugu

Ziur gaude trantsizio ekologikoa eta ekonomia zirkularraren oinarriak praktikan jarri behar direla ekonomia, gizartea eta ingurumen jasangarri bat lortzeko.